Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Anglirun

Contadorrek garaipen handi batekin esan du agur Froomen lehenengo Vueltan

eitb.eus

Anglirun irabazita bukatu du Alberto Contadorrek (Trek) bere ibilbide profesionala. Chris Froomek (Sky) erabakita utzi du garaipen orokorra Espainiako Vueltan.

1:31

Alberto Contadorrek (Trek) Espainiako Vueltaren 20. etapa irabazi du, Anglirun, bere ibilbide profesionalari bukaera bikaina emanez. Madrildarra podiumetik 20 segundora geratu da.

Helmugarako 5 kilometro falta zirenean, azken bala jaurti du Pintikoak: Marc Soler (Movistar) bakarrik utzi, eta bakarrik ekin dio Vueltaren etapa erabakigarrian garaipena eskuratu arte.

Chris Froomek (Sky) erabakita utzi du sailkapen orokorreko lehen postua. Bihar Madrileko etapa izango da. Britainiarra hirugarrena izan da etapan, 17 segundora.

35 segundora Ilnur Zakarin (Katiuxa) helmugaratu da, Vueltako podiumean hirugarren. 20 segundora geratu da Contador, laugarren postuan. Bigarrena Vincenzo Nibali (Bahrain-Merida).

20. ETAPAKO SAILKAPENAK