Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Ibilbidea

Oiz mendira igoera 2018ko Vueltako protagonista izango da

eitb.eus

Igoera bi lekutatik egin daiteke. 430 metro egin ostean, igoera gogortu egiten da, % 13ko eta % 14ko maldekin.

  • Oizen % 13-14ko maldak daude. Argazkia: Efe.

    Oizen % 13-14ko maldak daude. Argazkia: Efe.

Oiz mendia 2018ko Espainiako Itzuliko protagonistetako bat izango da. Etapa Bilboko Portuan hasiko da, Getxon, eta Oiz mendiko tontorrean amaituko da.

Mendiak 1.026 metroko altuera du, eta bi bide daude igoera egiteko. Bata edo bestea hartu, lehen 430 metroak egin ostean, “Bizkaiko balkoia” izenaz ezaguna den lekuan, igoera gogortu egiten da, % 13-14ko maldekin.

Gernikatik, igoerak 20 kilometro ditu. Gainera, azken kilometroak asfaltatu barik daude, baina hormigoia egoera onean dago. Tarte horretan maldak % 10etik gorakoak dira. Tontorrean parke eoliko bat dago, haizeak gogor jotzen duen lekua delako.

Igoera 110 metroko altueran hasten da eta tontorra 1.026 metrora dago.

Espainiako Itzulia lehen aldiz iritsiko da Oiz mendira, aurreko edizioetan Bizkaiko beste mendi batzuk izan dira protagonista: Urkiola, Sollube eta Urduña.

ube eta Urduña.