Itxi

Artea

Pintura

Koldo Etxebarria bizkaitarrak nazioarte mailako bi sari jaso ditu

Erredakzioa

Kanadar Artisten Elkartearen Arte Digitalaren Nazioarteko Deialdiko bigarren saria eta Focus-Abengoa Nazioarteko Pintura Sariketako ohorezko aipamena jaso ditu artistak.

  • "Belleza más allá de las formas" Koldo Etxeberriaren lan saritua.

    "Belleza más allá de las formas" Koldo Etxeberriaren lan saritua.

Belleza más allá de las formas Koldo Etxebarria bizkaitar artistaren lanak bi sari irabazi berri ditu, nazioarteko mailan: Kanadar Artisten Elkartearen Arte Digitalaren Nazioarteko Deialdiko bigarren saria eta Focus-Abengoa Nazioarteko Pintura Sariketako ohorezko aipamena.

Etxebarriak berak azaldu digunez, lan plastikoa “gizakiaren dimentsio metafisikoaren inguruko hausnarketa da. Poetikarekin, harmoniarekin, maitasunarekin eta edertasun metafisikoarekin lotzen dut dimentsio hori”.

Artistak, gainera, gomendio bat egin du: “Dimentsio horretara heltzeko, behar-beharrezkoak dira kontenplazioa eta isiltasuna”.

Teknikari dagokionez, Etxebarria “3Dko teknologiez" baliatzen da, eta tinta pigmentatuak erabiltzen ditu, dbond-aluminio gainean marrazteko. "Etorkizuneko baliabideak izango dira 3Dkoak", esan du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Artea albisteak