Itxi

Artea

Ekainaren 9tik aurrera

Jeff Koonsen ibilbide berritzaile osoa, Guggenheimen ikusgai

Erredakzioa

Besteak beste Puppy eskulturaren eta museoaren kanpoaldean ikusgai dauden tulipen egilearen lana irailaren 27ra egongo da ikusgai Bilboko museoan.

  • Puxika txakurra (magenta) Jeff Koonsen lana

    Puxika txakurra (magenta) Jeff Koonsen lana

Jeff Koons arte garaikidearen sortzaile gailenetako baten lana ikusgai jarriko du 2015eko ekainaren 9tik irailaren 27ra arte Guggenheim Bilbao Museoak. Estilo bereziko artistaren proposamen heterodoxoaren bilakaera kronologikoki antolatuta ikusi ahalko da bertan.

New Yorkeko Whitney Museum of American Artek, Parisko Centre Pompidourekin eta Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan antolatu dute erakusketa.

Jeff Koonsek lan berezi eta berritzailea garatu du azken lau hamarkadetan, eta arte garaikidearen erreferente nagusietako bat bilakatu du horrek. Ezusteko proposamenez betetzen ditu erakusketak eta harridura eragiten du bai kritikarien bai publikoaren artean.

Museoko arduradunek azaldu dutenez, “Jeff Koonsen lanak publikoarentzat ulerterrazak eta ezaguterrazak izan ohi dira, gaur egungo beste artelan batzuk ez bezala. Artearen historiako iturri askotatik edaten dute, hala nola surrealismotik, pop artetik eta dadaismotik".

Erakusketari proiektu didaktikoak lagunduko dio, ohi bezala, Koonsen lana hobeto ulertzeko, eta artista bera Bilbon izango da, ekainaren 9an obrari eta atzera begirako erakusketari buruz hitz egiteko.