Itxi

Artea

Erakusketa

Zortzi euskal artistaren lana, Madrilen ikusgai

eitb.eus

Madrilgo Euskal Etxeak zortzi euskal artistaren lana erakutsiko du otsailaren 29ra arte.

  • "Fondo marino" (Iñigo Manterola)

    "Fondo marino" (Iñigo Manterola)

Madrilgo Euskal Etxeak (Jovellanos kalea, 3) zortzi euskal artistaren lana jarri du ikusgai, otsailaren 29ra arte. Denetariko estilotako lanak paratu dituzte euskal zentroan, lan inpresionistetatik hasi eta espresionismoari dagozkionetaraino.

Artista hauen lanak bildu dituzte: José Manuel Abalos, María Alonso Paez, Martxe Arana, Jokin Arman, Iñigo Manterola, Ana María Marín, Javier Sagarzazu eta Xabier Soubelet.

Erakusketaren antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez, “Abalosen pinturan itsasoaren edertasun indartsua ikus daiteke, Alonsok mundu oniriko batera eramaten gaitu, Aranak naturala irudikatzen duenaren erromantizismoa islatzen du, Armanek unibertsoaren kultura omentzen du, Manterolak baretasun urdin deskribaezina irudikatzen du, Marinek paisaia ederrak jasotzen ditu, Sagarzazuk sentiberatasun dotoreaz aurkezten ditu bere irudiak eta Soubeletek kolorearen indarra plazaratzen du, formetatik ihesi”.