Itxi

Artea

Maiatzaren 15era arte

Renoirren alderik intimistena, Bilboko Arte Ederren Museoan

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaiko hiriburuko museoak frantziar artistaren 64 lan bildu ditu, bere alderik inpresionistaren pixka bat eta, batik bat, bere azken garaiko margoak erakusteko.

1:28

Bilboko Arte Ederren Museoak Renoir intimistena erakutsiko du haren alde inpresionista ezagunagoaren gainetik, Pierre August Renoir frantziar margolariari Euskal Herrian eskainitako atzera begirako lehen erakusketan, zeinetan munduko osoko museo eta bildumetako lanak paratuko baitituzte.

Erakusketak frantziar artistaren 64 lan batu ditu, haren ibilbidea mugatzen duten bost ataletan banatuta: eskatutako erretratuak, inpresionismoa, paisaiak, familia eta ingurukoak eta bainulari biluziak.

Publiko burgesak onartu zuen lehen margolari inpresionista izan zenez, burgesiaren gustuen ikur bihurtu dute hainbat kritikari eta historialarik Renoir, Guillermo Solana Tyseen-Bornemisza Madrilgo museoaren zuzendari eta erakusketaren komisarioak adierazi duenez.

Erakusketa honetan, baina, bere alde inpresionista ez da ardatza; aitzitik, bere azken garaiko pintura intimistak dira zatirik garrantzitsuena, Pierre semea jaio eta gero egindako lanak: familia erretratuak, eguneroko gertakariak….

Bihar, otsailak 8, irekiko dute erakusketa, eta maiatzaren 15era arte egongo da ikusgai. Madrilgo Thyssen-Bornemisza museoan jaso duen arrakastaren parekoa erdiestea dute helburu berorren antolatzaileek.