Itxi

Artea

Uztailaren 17tik

Bilboko Arte Ederren Museoan doan sartzeko ordutegi berria, indarrean

eitb.eus

Museoa zabalik dagoen egun guztietan bisitatu ahalko da bilduma iraunkorra doan eta aldi baterako erakusketa tarifa murriztuarekin, 18:00etatik 20:00etara.

Gaur, uztailak 17, sartuko da indarrean Bilboko Arte Eder Museoko bilduma iraunkorrean doan eta aldi baterako erakusketetan salneurri murriztua ordainduta sartzeko ordutegi berria.

Aldaketaren ondorioz, astean orain arte baino bi ordu gehiagotan egongo da museoan doan sartzeko aukera, eta zabalik dagoen egun guztietan baliatu ahalko da eskaintza.

Hortaz, asteazkenetik astelehenera 18:00etatik 20:00etara bilduma iraunkorra ikusteko sarrera doakoa izango da (audiogida, 3 euro), eta aldi baterako bilduma ikusteko sarrera murriztua (audiogida, 3 euro).

Orain arte, asteazkenetan (10:00etatik 15:00etara) eta igandeetan (15:00etatik 20:00etara) sartu ahal zen doan museora.

10:00etatik 18:00etara, orain arteko tarifei eutsiko diete: sarrera orokorra 9 euroan erosi ahalko da (audiogida doan bilduma iraunkorrean, eta 3 euro aldi baterako erakusketan) eta murriztua 7 euroan (audiogida doan bilduma iraunkorrean, eta 3 euro aldi baterako erakusketan).

Ordutegian ere, ez da aldaketarik egongo: asteazkenetik astelehenera, 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta astearteetan itxita, salbuespenak salbuespen.