Itxi

Artea

“Sokatira”

Marta Zelaiaren erakusketarekin hasi da Barriek 2018 programa

Agentziak | Erredakzioa

Aurten, berrikuntza gisa, Zelaietaren, beka 80ko hamarkadan jaso zuen artistaren, lana ere sartu du programan Foru Aldundiak.

Marta Zelaia urduliztar artistak Rekalde Bilboko aretoan ireki duen "Sokatira" erakusketarekin hasi da Barriek 2018 Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen programa. Foru erakundearen sorkuntza artistikorako bekak lortu dituzten artisten lanen aukeraketa egiten da urtero programa horren barruan.

Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak asteazken honetan aurkeztu du Barriek 2018, Rekalde aretoan bertan, aurten parte hartuko duten sei artistekin batera: Marta Zelaia, Raisa Alava, Jon Ander Garcia, Saray Perez, Iratxe Yanez eta Ander Sagastiberri.

Bilbaok azaldu duenez, Barriek berritasun batekin dator aurtengo edizioan, programak artista bat "berreskuratu" baitu: Marta Zelaia. Urdulizen jaiotako artistak 1987 eta 1988 bitartean jaso zuen Bizkaiko Aldundiaren beka, eta orain bekadun gazteekin batera partekatuko du programa.

Horrela, Barriek 2018 programa Marta Zelaiaren (Urduliz, 1962) erakusketarekin hasi da. Ondoren, Raisa Alava bilbotarrak (martxoaren 20tik maiatzaren 20ra), Jon Ander Garcia santurtziarrak (maiatzaren 22tik uztailaren 8ra), Saray Perez burgostarrak (uztailaren 10etik irailaren 2ra), Ander Sagastiberri bilbotarrak (irailaren 4tik azaroaren 4ra) eta Iratxe Yanez barakaldarrak (azaroaren 6tik urtarrilaren 5era) erakutsiko dituzte beren lanak, Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Artea bideoak