Itxi

Artea

Zentsura At! jaialdia

Agustin Ibarrola margolari eta eskultorearen 77 lan erakutsiko dituzte Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

EHUren Bizkaia Aretoak “Censuras-Zentsurak” erakusketa hartuko du, Zentsura AT! jaialdiaren jarduera nagusietako bat.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaia Aretoak “Censuras-Zentsurak” erakusketa hartuko du otsailaren 28ra arte, eta Agustin Ibarrola bizkaitar margolari eta eskultorearen 77 lan paratuko dituzte bertan.

Chillida aretoak “Censuras” atala hartuko du. Han, antifrankista zeneko garaian, 1961-1976, egindako grabatuak, kartelak eta collageak erakutsiko dituzte.

Horrez gain, “Zentsurak” atala egongo da ikusgai Axular aretoan, ETAren aurkako borrokari eskainitako hainbat artelan bilduko dituena. Besteak beste, 2000ko, 2001eko eta 2003ko atentatuen ostean Omako Basoan ateratako argazki batzuk ikusi ahal izango dira bertan.

Erakusketa hau Zentsura At! jaialdiaren hamabigarren edizioaren jarduera nagusietako bat da.

Agustin Ibarrolak pinturan eta eskulturan garatu du bere lana, eta Omako Basoan egindakoa da horren lanik ospetsuena.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbo
  • Artea