Itxi

Artea

Erakusketa

Ezberdintasun eta batasunari begira, Barakaldon

Jon Azofra, Julio Mendikute eta Koldo Etxebarria artistek beren lanak erakutsiko dituzte Barakaldoko Udal Erakusketen Aretoan, otsailaren 14ra arte.

Jon Azofra, Julio Mendikute eta Koldo Etxebarria artistek "arte garaikidearen eztabaida garrantzitsu bat" berrekuratu dute "Ezberdintasuna eta Batasuna" Barakaldoko Udal Erakusketen Aretoan ikusgai dagoen erakusketan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Julio Mendikuteren irudiek "espazio emozional, intimo eta pertsonalak" sortzen dituzte, Azofraren argazkiek "giza arimaren alderik ederrena" erakusten dute eta Etxebarriaren lanek "gizakiaren errealitate metafisikoan" murgiltzen dute ikuslea.

Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da ikusgai, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

erakusketa koldo etxebarria