Itxi

Artea

Maiatzak 11 - Irailak 23

Guggenheimek 1989tik 2008ra arteko txinatar artea erakutsiko du

Agentziak | Erredakzioa

“Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia” erakusketak 60 txinatar artista eta kolektiboren 120 artelan jarriko ditu ikusgai Bilboko museoan.

  • RMB City: China Tracyren (Cao Fei izenaz ere ezagutzen da) Second Life hiri-planifikazio bat

    RMB City: China Tracyren (Cao Fei izenaz ere ezagutzen da) Second Life hiri-planifikazio bat

Guggenheim Bilbao Museoak “Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia” Txinako arte garaikideari buruz orain arte Europan egindako erakusketarik handiena hartuko du. 80ko hamarkada amaieratik Pekingo Olinpiar Jokoak egin ziren arte, 2008ra arte, munduko herrialderik boteretsuena den horretan egindako artea izango du ardatz bildumak.

Txinaren azken urteotako historiaren aldi eraldatzaileena erakusten du bildumak: 1989tik (Tiananmengo plazako protestak izan ziren urtea) 2008ra (Pekingo Olinpiar Jokoak egin ziren urtea). Erakusketak Txinako artearen analisi eta interpretazio berriak eskaintzen ditu, Gerra Hotza amaitu, globalizazioa garatu eta Txina munduko potentzia bihurtu den testuinguru batean

Sei atal tematiko eta kronologikotan banatuta dago erakusketa, eta hainbat eratako jarduera artistikoak biltzen ditu, hala nola performancea, pintura, argazkilaritza, instalazioa, bideoartea eta proiektu sozialki konprometituak.

Erakusketa maiatzaren 11tik irailaren 23ra arte egongo da zabalik, eta, artisten bi belaunaldiren jarduera kontzeptualak ardatz hartuta, txinatar egileek behatzaile kritiko gisa zer eginkizun duten aztertzen du, baita Txina munduko potentzia izatera iristeko eragile gisa zer egin duten ere.

Guztira Txinako 60 artista eta elkarte artistikoren 120 artelan baino gehiago paratuko dituzte Bilboko museoan: Ai Weiwei, Chen Shaoxiong, Yu Hong, Song Dong, Cao Fei, Wang Xingwei, Cai Guo-Qiang, Chen Zhen…