Itxi

Artea

Heriotza

Antonio Mingote hil da

Marrazkilaria, umorista eta Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiako kide zen eta 93 urte zituela zendu da, Madrilen. Akademian sartu zen lehen umorista grafikoa izan zen.

  • Antonio Mingote. Argazkia: EFE

    Antonio Mingote. Argazkia: EFE

Antonio Mingote marrazkilari, umorista eta Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiako kidea zen. 93 urte zituen, Maria Isabel Vigliola alargunak jakinarazi duenez.

Duela egun batzuetatik, Madrilgo Gregorio Marañon ospitalean zegoen ABC egunkariari lotutako marrazkilaria. Bertan hil da, senideak alboan zituela.

1987tik zen Akademiako kide eta instituzioan sartu zen lehen umorista grafikoa izan zen. Sari asko jaso ditu Antonio Mingotek, besteak beste, Elisabet I.a Katolikoaren Ordena (1961), Lanaren Urrezko Domina (1996), "Quevedos" Umore Grafikoko Iberoamerikako Saria (1998), Arte Ederren Merezimenduaren domina (2002), Luca de Tena saria (2002) eta FAPE Kazetaritza Sari Nazionala (2003).