Itxi

Bertsolaritza

Transmisioa

Sarea, bertsolaritzaren transmisioan laguntzeko tresna

Bertso-eskola Digitala webguneak bertsoak idazten laguntzen duen programa eraginkorra aurkituko dugu webgune berri honetan.

  • Bertso-eskola digitalaren aurkezpena. Argazkia: Bertsozale

    Bertso-eskola digitalaren aurkezpena. Argazkia: Bertsozale

bertso-eskolak.com Bertso-eskola Digitalaren webgunea aurkeztu dute Bertsozale Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateko IXA Taldeak. Besteak beste, bertsoak idazten laguntzen duen programa eraginkorra aurkituko dugu webgune berri honetan.

Bertsolaritzaren transmisioan eragiteko helburu barruan urrats garrantzitsua eman du Bertsozale Elkarteak webgune berriak proposatzen dituen baliabide hauei esker. Hau ez da Euskal Herriko unibertsitateko Ixa taldea bertsozale elkartearekin kolaboratzen duen lehen aldia gogoratzen digu Bertol Arrietak, Unibertsitateko irakasle eta IXA taldeko kideak.

Aspaldi ikusi zuten bertsoak idazten laguntzeko programa asko garatu zitekela eta horixe da Arbela Digitalak eskaintzen duena.

Manex Agirrezabal izan da honen eragilea, Bertsotarako Arbel digitalaren egilea eta bere esanetan edonorentzat izango da programa hau baliagarri.

Webgunean beste bi programa berri ere aurkituko ditugu, Bertso-eskolen mapa eta Bertsolaritzaren mapa, Aritz Zerain Bertsozale Elkarteko koordinatzailea da eta Ixiar Eizagirre Transmisio saileko eragileak azaldu dutenez.

Bertan aurkituko ditugu ere, interneten dauden beste hainbat baliabide, agenda, biografiak, bertso historikoak, bideoak, grabazioak, etab.