Itxi

Bertsolaritza

Finala, bertatik bertara

Bertsolari finala BECetik zuzenean kontatuko du eitb.com-ek

Erredakzioa

Argazki gogoangarrienak, sare sozialetako aipamen nabarmenenak eta bertso saio bikainenen bideoak eskainiko ditu eitb.com-ek. 10:30ean hasiko da kontaketa.

  • 2009ko bertso finala.

    2013an ere, 2009an bezala, lepo bete zen BEC. Argazkia: Xenpelar Dokumentazio Zentroa

eitb.com BECen, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean, izango da igandean, eta bertatik kontatuko du, zuzen-zuzenean, oholtza gainean gertatutako guztia.

Txapelketan zehar izandakoak Bertsolaritza Txapelketa Nagusiaren webgune berezian jaso ditu eitb.com-ek, eta igandekoari, finala izaki, merezitako jarraipena egingo dio.

Hala, goizeko eta arratsaldeko saioen seinalea zuzenean, streaming bidez, eskaintzeaz gain, eitb.com-eko kazetariak BECen izango dira oholtza gainean gertatzen den oro bertatik bertara kontatzeko. Sare sozialetan ere, ahalegin berezia egingo dugu, Txapelketaren nondik norako guztien berri, uneoro, emanez.

Hori horrela, egunak emandako argazki gogoangarrienak, sare sozialetako aipamen nabarmenenak eta bertso saio bikainenen bideoak eskainiko ditu eitb.com-ek; eta, noski, txapeldunaren inguruko xehetasun guztiak.

Kontaketa 10:30ean hasiko da. Beraz, gustu duen orok, eitb.com-en du hitzordua.

Finala ETB-1etik ere jarraitu ahalko da.