Itxi

Bertsolaritza

Disko-liburua

Bertsolari Txapelketa Nagusia, irakurgai eta entzungai

Erredakzioa

Bertsozale Elkarteak bertsoaldi onenak jaso ditu, liburu eta disko formatuan. 20 euroan jarriko dute salgai 500 aleetako bakoitza.

  • Bertsozale Elkarteko, Mintzolako eta Xenpelar zentroko ordezkariak. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

    Bertsozale Elkarteko, Mintzolako eta Xenpelar zentroko ordezkariak. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Bertsozale Elkarteak Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsoaldi onenak disko-liburu batean bildu ditu. Lanku enpresaren webgunean eta ohiko liburu dendetan salduko da lana, 20 euroan. Bertsozale Elkartearen bazkideek 15 eurotan eskuratu ahalko dute.

Txapelketa Nagusiko liburuak bertsoak, kronikak, argazkiak eta iritziak eskaintzen ditu. Xenpelar Dokumentazio Zentroak koordinatuta Arnaitz Lasarte, Rosita Anakabe eta Maria Izaga aritu dira transkribaketa lanetan, eta argazkiak Gari Garaialdek eta Alberto Elosegik egin dituzte Txapelketan. Felix Irazustabarrenak osatu ditu girotze idatziak eta bertso hautaketa.

Liburuan irakurgai dauden bertsoak diskoan entzungai daude, mp3 formatuan. Ohiko irizpideak erabili dituzte hautatzeko: bertsolari guztien bertsoak agertzen dira, ariketa eta saio guztietakoak.  Saio bakoitzeko 10-11 bertsoaldi eta finala oso-osorik bildu dute liburuan eta diskoan.