Itxi

Bertsolaritza

Iparraldeko Txapelketa

Sustrai Colinak jantzi du Xilaba Bertsolari Txapelketako txapela

Erredakzioa

Sustrai Colina urruñarrak 816,5 puntu eskuratu ditu, eta, buruz buruko ariketan, Maddalen Arzallus mendean hartu ostean, txapela janztea lortu du.

1:30

Sustrai Colina bertsolari urruñarrak jantzi du Xilaba (Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarra) Bertsolari Txapelketako txapela, larunbat honetan Baionako Lauga kiroldegian egin den finalean gainerako bost bertsolariei gailendu ostean.

Irabazleak Txomin Ezponda bertsolariaren eskuetatik hartu ditu makila eta txapela. Ezponda jatsuar bertsolaria da, urte luzeetan plazaz plaza bat-batean kantatzen ibilia.

Sustrai Colinak eta Maddalen Arzallusek jokatu dute buruz buruzkoa, eta ariketa guztiak amaituta, Sustrai Colinak 816,5 puntu bildu ditu, eta buruz burukoan Sustrai Colinarekin aritu den Maddalen Arzallusek, berriz, 763 puntu. Jarraian, hurrenez hurren, sailkatu dira Odei Barroso (457,5 puntu), Eneritz Zabaleta (449 puntu), Xumai Murua (437 puntu) eta Ramuntxo Christy (435 puntu).

Bestalde, kantaera politenari emandako Txato Saria Odei Barrosorentzat izan da. Saria emateko, buruz burukoaren aurretik egindako bertsoaldiak hartu dira kontuan.

Sailkapena

1.- Sustrai Colina: 816,5 puntu

2.- Maddalen Arzallus: 763 puntu

3.- Odei Barroso 457,5 puntu

4.- Eneritz Zabaleta 449 puntu

5.- Xumai Murua: 437 puntu

6.- Ramuntxo Christy: 435 puntu