Itxi

Bertsolaritza

Igandea, 12:30

Athleticen eta Realaren arteko lehia, agertoki gainean ere, bertsotan

Erredakzioa

Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok eta Amets Arzallusek (Reala) Jon Maia, Jone Uria eta Igor Elortzarekin (Athletic) neurtuko dituzte indarrak Donostiako Antzoki Zaharrean, IV. Bertso Derbian.

  • Maialen Lujanbio realzaleen taldearekin lehiatuko da igandean.

    Maialen Lujanbio realzaleen taldearekin lehiatuko da igandean.

Realak eta Athleticek derbia jokatuko dute Anoeta futbol zelaian igandean, 21:00etatik aurrera. Ordu batzuk lehenago, 12:30ean, norgehiagoka hori Antzoki Zaharreko agertokira helduko da, Bertso Derbian.

Elkarri hitza emanez sei bertsolari arituko dira bertan. Realaren taldean, elastiko txuri-urdina defendatzen, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus izango dira. Athleticen ordezkari, Jon Maia, Jone Uria eta Igor Elortza arituko dira. Aurkezlea Aitzol Barandiaran izango da.

Bertso saiorako gonbidapenak Realak, Athleticek eta Donostia Kulturak banatu dituzte euren bazkideen artean.