Itxi

Bertsolaritza

Dulantzin hasiko da

18 bertsolarik parte hartuko dute Arabako Bertsolari Txapelketan

N.V. | eitb.eus

Lehen saioa urtarrilaren 25ean izango da, igandearekin, eta martxoaren 21ean bukatuko da, Principal Antzokian.

  • Arabako Bertsolari Txapelketako parte-hartzaileak. Argazkia: Arabako Bertsozale Elkartea.

    Arabako Bertsolari Txapelketako parte-hartzaileak. Argazkia: Arabako Bertsozale Elkartea.

Arabako Bertsozale Elkarteak 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu du. Langraiz Okan aurkeztu da, finalaren aurreko azken ekitaldia jokatuko den aretoan.

Arabako Bertsolari Txapelketa igandean, urtarrilaren 25ean abiatuko da, Dulantzin, eta martxoaren 21ean bukatuko da, Gasteizko Principal Antzokian. Sei finalaurreko izango dira, jaialdi formatuan, Dulantzi, Laudio, Legutio, Aramaio, Zigoiti eta Langraiz Okan.

18 bertsolarik parte hartuko dute Txapelketan: 2013ko 5 finalistek eta 2014an jokatutako kanporaketetan sailkatutako 13k. 6 finalaurrekoak bi itzulitan banatuko dira. Bertsolariek bi finalaurrekoetan kantatuko dute eta bi saioen arteko puntu metaketak emango die giltza finalean sartzeko.