Itxi

Bertsolaritza

GBT5

Illunbe, Gipuzkoako zortzi finalisten zain

Agin Laburu, Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Unai Agirre izango dira aurrez aurre hilaren 19an.

  • Finalistak. Argazkia: GBT15

    Finalistak. Argazkia: GBT15

Zortzi bertsolarik eskuratu dute hilaren 19an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean aritzeko txartela: Agin Laburu, Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Oihana Iguaran eta Unai Agirre. 17:00etan hasiko da final handia, Donostiako Illunben.

Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri, 20 euroan. Bertsozale elkarteko bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte.

Saroi Jauregi Gipuzkoako Bertsozale elkarteko presidenteak jakinarazi du Inaxi Etxabe bertsolari zumaiarrak jantziko diola txapela irabazleari. Etxabe "plaza ukatu zaion emakume bertsolarien belaunaldi oso baten ordezkari" dela azpimarratu du.

Illunbeko ateak 15:30ean zabalduko dira. Behin aretoan sartuta, bertsozaleek batetik bestera mugitzeko eta nahi duten lekuan esertzeko aukera izango dute.