Itxi

Bertsolaritza

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Beñat Gaztelumendik irabazi du Maule-Lextarreko finalerdia

eitb.eus

694,5 puntu bildu ditu Añorgakoak eta azaroaren 19an Amurrion izango den finalaurrekorako sailkatu da zuzenean.

1:29

Beñat Gaztelumendik eskuratu ditu puntu gehien Maule-Lextarreko saioan, 694,5 jasota. Horrenbestez, azaroaren 19an Amurrion izango den finalaurrekoan oholtzaratzeko txartela lortu du zuzenean.

Gainerakoek, datorren igandean Durangoko finalaurrekoan gertatzen denaren zain geratu beharko dute: 668,5 puntu eskuratu ditu Julio Sotok; 663 Nerea Ibarzabalek; 656,5 Etxahun Lekuek; 637,5 Nerea Elustondok; eta, 604 Beñat Iguaranek. Iñaki Aurrekoetxea, Mirari Azula, Mikel Beaumont, Mikel Fernandez de Arroiabe, Joakin Arregi, Zigor Leunda eta Mikel Lersundi izan dira gaur epaimahaian eta idazkari lanetan aritu dira Joxe Mari Altuna eta Miren Itziar Basterretxea.

Lehen itzulia, amaitzear

Bi itzuli ditu finalaurrekoak eta astebeteren buruan hiru saio eginda, bakar bat baino ez da geratzen lehen itzulia amaitzeko. Durangon izango da azken hitzordu hori datorren igandean, azaroaren 12an. Saio horren ondotik, 18 bertsolarik egingo dute aurrera eta 6 geratuko dira kanpoan.