Itxi

Bertsolaritza

Mungian, urtarrilaren 27an

Kantuen hitzak eta bertso idatziak, Bertso Egunaren ardatzak

eitb.eus

Musikarien eta bertsolarien arteko gogoeta bat, bazkaria eta arratsaldeko bertso saioa eskainiko ditu Bertso Egunak Mungian, urtarrilaren 27an.

  • Miren Amuriza eta Jone Uria arituko dira Bertso Egunean, besteak beste

    Miren Amuriza eta Jone Uria arituko dira Bertso Egunean, besteak beste

Bertso Eguna Mungian ospatuko da, urtarrilaren 27an, eta kantuen hitzen sorkuntza eta bertso idatziak izango ditu ardatz. Iaz iragarri moduan, Bertso Eguna Donostiatik ateratzeko apustuari helduko dio aurrerantzean Bertsozale Elkarteak, eta "Bertso Egun ibiltariaren lehen edizioa" izango da aurtengo.

Horrela, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, eguerdiko bazkarirako txartelak eta arratsaldeko jaialdirako sarrerak salgai daude ohiko webgunean. Bazkaltzeko txartelak 20 euro balio du, eta jaialdikoa 12 euroan izango du publiko orokorrak, 10 eurotan Bertsozale Elkarteko bazkideek eta 8 euroan gazteek.

Eguneko lehen ekitaldia eguerdian izango da, Torrebillela eraikinean. Alaia Martinen esanetara, musikarien eta bertsolarien arteko gogoeta egingo dute Rafa Rueda eta Maria Rivero musikari eta abeslariek eta Jon Maia bertsolariak. Jarraian, poteoa izango da, Mikel Barandiaranek eta Julene Otegik girotuta.

Bazkalorduan, zaleak hiru taldetan banatuko dira, eta bertsolari bikote bana ariko da kantuan elkarte gastronomiko bakoitzean: Julio Soto eta Onintza Enbeita Ehiza eta Arrantza Elkartean; Sustrai Colina eta Miren Amuriza Anaitasuna Elkartean; eta Igor Elortza eta Jone Uria Guri Zer elkartean.

Azkenik, jaialdian bost bertsolarik parte hartuko dute: Amets Arzallus, Manex Agirre, Sebastian Lizaso, Oihana Bartra eta Unai Iturriaga. Artista gonbidatuak ere izango dira, besteak beste, Patxo Telleria eta Mikel Martinez antzerkilariak, Adrian Garcia de los Ojos musikaria eta Jon Martin bertsolaria.

in bertsolaria.