Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Ikasle Eguna

Liburuaren bidea, burutik apalera

Natxo Velez | eitb.eus (Durango)

Toki Ona Bortzirietako ikastetxeko ikasleek liburu bat nola egiten den ikusi eta ikasi ahal izan dute gaur Durangoko Azokan, “Liburu bat egingo dut” tailerrean.

Durangoko Azokak bigarren eguna du gaur, Ikasleen Eguna, autobusetik jaitsi eta herria hartu duten ume saldoen harat-honatak Landako Guneko ateak zabaltzeko ordubete falta zenetik argi erakusten zuenez.

Kulturzale gazteenentzako prestatutako ekimenen artean (telefono mugikorretarako aplikazioak sortzeko, rapean aritzeko eta marrazki bizidunen nondik norakoak ezagutzeko ikastaroak daude gaur goizean aukeran, besteak beste), Toki Ona Bortzirietako ikastetxeko 15 eta 16 urteko neska-mutilek liburu bat nola egiten den ikasi ahal izan dute, Maite Mutuberria ilustratzailearen eskutik.

mate Mutuberria

Euskal Editoreen Elkarteak Durangon aurkeztu eta, geroago, ikastetxeetara eraman nahi duen ikastaroak liburua sortzeko bidean parte hartzen duten guztien lana erakusten die gazteei lehenengo eta behin, eta, ondoren, lanean ere jartzen ditu: sarreraren ostean, parte-hartzaile bakoitzak bere liburutxoa sortzen du, eta hori besapean duela irteten da saiotik.

durangoko azoka 2017 liburuak

Izan ere, Mutuberriak prozesuko mugarri guztiak aletu dizkie ikasleei, buruan testua sortzen denetik hasi (idazleak sortu, editoreak gainbegiratu eta osatu, eta zuzentzaileak testua orrazten du gero) eta saltegietara heltzen den arte.

Bitarte horretan, diseinua ere egoten da, eta horretan egiten duen lana azaldu du Mutuberriak, oinarri gisa Moko Txiki Leire Bilbaorekin batera eginiko liburua hartuta. Ilustratzaile gisa, testua kontatzen duena errepikatu gabe "beste zerbait gehitzen" saiatzen dela adierazi du nafarrak, eta liburu horretako adibideez hornitu ditu bere azalpenak.

Jarraian, lanean jarri ditu Bortzirietako ikasleak, eta liburutxo bat egin du bakoitzak eskuz, haren azalpenei jarraituta.

nei jarraituta.