Itxi

Euskara

Hiztegia

Atzekoz aurrera, baina artez

N.V. | eitb.eus

Euskarazko lehen hiztegi alderantzikatua eguneratu eta Sarean jarri du Uzeik. Oso tresna lagungarria da, ikerketarako, bertsogintzarako edo poesia itzultzeko.

Uzei euskal terminologia eta lexikografia zentroak Atzekoz aurrera hiztegia, sarrerak hitz amaieren arabera antolatuta dituen lana, argitaratu zuen 1994an, “euskarak aspalditik zuen hutsunea betetzeko asmoz”.

Orain, lehen edizio hura eguneratu eta osatu du zentroak, eta sarrerak Euskaltzaindiaren azken arauetara eta Terminologia Batzordearen gomendioetara egokitu ditu. Sarean kontsultagarri jarri dute, gainera, Atzekoz aurrera berritua.

Uzeitik azaldu dutenez, hizkuntzalariei lagungarri izango zaie “errimen hiztegia”, baina bertsolarien artean eta bertso eskoletan izan du, beharbada, erabilerarik zabalena lan horrek. Horren harira, Bertsozale Elkarteak “interesgarri” ikusten du eguneratu berri den hiztegi hau orain guztion eskura egotea Sarean.

53.000 sarreratik gora

53.000 sarreratik gorako hiztegi eguneratua da, eta izen arruntak, adjektiboak, adberbioak, determinatzaileak, izenordainak, aditzak, lotura elementuak, esaerak eta onomatopeiak biltzen ditu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskara