Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Literaturako Nobel saria 2014 | Patrick Modiano

Literatura

Saria

Literaturako Nobel saria Patrick Modianorentzat

Erredakzioa

2014/10/09

Frantsesak irabazi du Literaturaren Nobel saria. "Naziek Frantzia okupatu zuten garaiko istorioak azaleratzeko idazleak bere ibilbidean egin duen lana" goraipatu du Suediako Akademiak.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Patrick Modiano frantses idazleak irabazi du 2014ko Nobel saria. Euskaraz, haren bi eleberri irakur daitezke, Igela argitaletxeak argitaratuta: "Villa triste" eta "Udaberri alua".

Modiano 1945ean jaio zen Boulagne-Billancourten, 1972an Frantses Akademiaren Sari Handia irabazi zuen, eta 1978an Goncourt saria. Nobel Saria bereganatu duen hamabosgarren frantsesa da.

"Naziek Bigarren Mundu Gerran Frantzia okupatu zuten garaiko istorioak azaleratzeko idazleak bere ibilbidean egin duen lana" goraipatu du Suediako Akademiak zergatik hautatu duten azaltzeko. Saria abenduaren 10ean emango dio Suediako erregeak.

Hain zuzen ere, "giza patu ulertezinei" buruz idazteko erakutsitako "arteagatik" eta nazien "okupazioaren mundua azaleratzeagatik" saritu du epaimahaiak.

Horren liburu gehienen ardatzak "memoria, ahanztura, identitatea eta errua" izan ohi dira.

Henri IV lizeoan egin zituen ikasketak, Parisen, eta Raymond Queneau idazlea izan zuen irakasle bertan. Horrek eragin handia izan du Modianoren ibilbidean.

Lehen liburua ("La place de l'étoile") 1968. urtean publikatu zuen, eta, azkena ("Pour que tu ne te perdes pas dans le quartier"), aurten bertan

Modianok Nobel saria irabazi izana ezustea izan da literaturaren munduan. Alde batetik, faboritoen artean ez zegoelako, eta, bestetik, beste frantses batek, Le Cleziok, irabazi zuelako golardoa duela gutxi; 2007an, hain justu.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena