Itxi

Literatura

Golardoa

Juan Goytisolok irabazi du Cervantes Saria

Erredakzioa

Idazle kataluniarrak "hizkuntzan sakontzeko" duen "ahalmena" goratu du epaimahaiak.

  • Juan Goytisolo idazlea. EFE

    Juan Goytisolo idazlea. EFE

Juan Goytisolo idazle kataluniarrak irabazi du aurtengo Cervantes Saria, Espainiako eta gaztelaniazko literaturaren munduko golardo garrantzitsuena, Jose Ignacio Wert Hezkuntza eta Kultura ministroak iragarri duenez.

Epaimahaiak goratu egin ditu idazleak "hizkuntzan sakontzeko" duen "ahalmena" eta horren "proposamen estilistiko konplexuak". Gainera, "bi itsasertzak eta tradizio espainiar heterodoxoa integratzeko borondatea" ere txalotu dio.

Golardoa 2015. urteko apirilaren 23an emango diote, hau da, Cervantes hil zen egunaren urteurrenean. Ekitaldia Alcala de Henaresko Unibertsitatean egingo dute, eta, lehen aldiz, Felipe eta Letizia errege-erreginak izan dira bertan.

Iaz, Elena Poniatowska mexikarrak irabazi zuen saria.