Itxi

Literatura

Elkarrizketa, ‘Sautrela’n

Sarrionandia: 'Politikan, hitz hustuak darabiltzagu, esanahi gabekoak'

Natxo Velez | eitb.eus

‘Sautrela’ ETBko saioak Joseba Sarrionandia euskal idazlea elkarrizketatu du. Ihes eginda bizi den idazlearen hitzak bost saiotan entzun ahal izango dira, larunbat honetatik aurrera.

?Sautrela? ETB1eko literatura saioak (larunbata, 15:00) Joseba Sarrionandia iurretar poeta, eleberrigile zein saiakera idazlea elkarrizketatu du, eta hurrengo bost saioetan pantailaratuko ditu haren berbak, hiru bat minutuko emanaldietan, larunbat honetan, otsailak 14, hasita. ?Poeta erraria? izenburupean aurkeztuko dira 1985ean ETAko kide izateagatik Martuteneko kartzelan preso zegoela ihes egindako idazlariaren hausnarketak.

17 galde-erantzunek hezurmamitzen dute Sarrionandiaren hitz-aspertua, audio formatuan. Hasier Etxeberria saioaren zuzendariak azaldu digunez, idazlearekin ikus-entzunezko elkarrizketa egiteko tratua ?hitzartuta? zuten, baina ?arazo burokratikoak direla medio ezin izan da hala egin?.

Audio edukia telebistan nola aurkeztu erabakitzeko, buruari eragitea egokitu zaio saioko lantaldeari: ?Lehenik eta behin, euskal marrazkilari batzuei (Antton Olariaga, Asisko Urmeneta, Zaldieroa?) zenbait irudi eskatu genizkien, elkarrizketa irudiz hornitze aldera, baina horrek distrazioa sor lezakeela otu zitzaigun gero. Hartara, toki konkretu, paraje sotil bezain fin, batean? ni berarekin telefonoz ari naizela irudikatuko dugu?.

Literatura eta askoz gehiago

Elkarrizketaren abiapuntua literatura da, nahiz eta, noski, zeharka beste hamaika gai jorratzen dituen jardunak. Literaturaz, bere ibilbidearen hastapenen garaia eta gaur egungoa erkatu ditu Euskadi Literatura Sariaren jabeak: ?Gu idazten hasi ginenean, gutxi argitaratzen zen eta kalitate eskasekoa zen gehiena. Gaur egun, asko idazten da, eta maila ona du jende askok. Nik uste, asko aurreratu dela. Lehen, autore batzuk destakatzen ziren gutxi zirelako, baina bazeuden hutsune nabarmenak literaturaren alorrean?, esan du.

?Gaur egun, beste literaturen parekoagoa eta antzekoagoa da gurea. Logikoa denez, proposamen orijinalak edo bereziagoak agertzea zailagoa da. Irakurleak igual zerbait ustekabekoagoa-edo sentituko du faltan batzuetan?, gehitu du, euskal literaturak munduko gainerakoen aldean duen itzalari dagokionez.

Hamabost urtez haren atzetik ibili eta gero sautrelatarrek urtarril erdialdean jaso zuten audioan, esan bezala, hamaika gai jorratu dituzte, eta bost atal nagusitan bereizi dituzte: ?idazlea irakurle ere badenean?, ?fikzioaren balioaz?, ?obrari buruz?, ?hizkuntzarenak? (nola egiten duen, esaterako, Euskal Herritik kanpo egonda bere hizkerak ugerrik ez hartzeko?) eta ?herria eta beste?.

Euskaldunak

Azken atalari dagokion horretan, euskaldunak deserritik nola ikusten gaituen aletu du, berbarako, Sarrik; izan ere, Etxeberriak azaldu digunez, gertu-gertutik jarraitzen ditu jaioterriarekikoak.

?Harritzen nauen gauza bat aipatuko dizut: euskaldunak pertsona errealistak, pragmatikoak eta auzolanekoak garela normalean, eta politikaren inguruan, ostera, irrealistak, alferlanaren zaleak eta bata bestearen kontrako borrokari prestuak bihurtzen garela?, esan du idazleak elkarrizketan.

?Hitzak ere? Beste alorretan hitz bat erabiltzen duzu eta badakizu zer esan nahi duen: mailua, poxpoloa edo karakola. Politikaren alorrean, ostera, esaten dira hitzak, hustuta bezala, esanahirik gabe?, adierazten du Sarrionandiak grabazioan, hitz handien higadurari buruz arituta.

Joseba Sarrionandia EITB

?Pertsona gozo eta apal baten gogoeta garbiak?

Hasier Etxeberriaren hitzetan, lan eskergak ekarri du elkarrizketa, eta ?pelma hutsa naizelako onartu du azkenean; obsesio modukoa izan delako niretzat?. ?Sarrik ez du inolako interesik jendaurrean agertzeko, eta gu gainetik kentzeko egin du azkenean?, Etxeberriaren arabera.

?Sautrela? saioaren gidariaren esanetan, poeta malenkoniatsuaren irudi tipologikotik harago, ?pertsona alai eta dibertitua? da Sarrionandia, eta, Euskal Herriaren berri jasotzen badu ere, gurekiko distantziak gauzei begiratzeko beste modu bat ematen dio, ?ez baitago Mendebaldeko bizimoduan gu bezain murgilduta?.

Hain zuzen ere, guk adinako korapilorik gabeko bizimodu horren ondorioz, ?normalitate batetik eta logiko humano batetik? begiratzen dio bizitzari, Hasier Etxeberriak azaldu digunez, eta ?gauza soilak esaten ditu, gogoeta garbiak, distraziorik gabeak?.