Itxi

Literatura

Letren atalean

Leonardo Padurak irabazi du Letren Asturiaseko Pritzesaren Saria

Agentziak | Erredakzioa

Polizia giroko eleberriek ezagun egin duten idazle kubatarraren atzetik, Haruki Murakami japoniar idazlea eta Adonis siriar poeta gelditu dira bozketan.

Leonardo Padura kubatar eleberrigileari, Mario Conde detektibea protagonista duten istorioek ezagun egin duten idazleari, emango diote aurten Letren Asturiasko Printzesaren Saria, hamazazpi herrialdetako hogeita sei hautagairi gailendu baitzaie.

 

Padura (Habana, 1955) nazioartean sona handiena hartu duen egiletzat dute kritikariek, eta Haruki Murakami eleberrigile japoniarrari eta Adonis siriar poetari gailendu zaie epaimahaikideen azken bozketan.

 

Iaz, John Banville irlandar idazleak irabazi zuen saria, eta, aurreko urteetan, Antonio Muñoz Molinak (2013), Philip Roth estatubatuar eleberrigileak (2012) eta Leonard Cohen kanadar poeta eta musikariak irabazi dute.