Itxi

Literatura

Heriotza

Henning Mankell idazle suediarra hil da

Agentziak | Erredakzioa

Kurt Wallander detektibea protagonista dituen istorioen sortzailea 67 urte zituela hil da. “Aurpegirik gabeko hiltzaileak” haren lana irakur daiteke euskaraz.

  • Hennig Mankell. Argazkia: Frankie Fouganthin, Wikimedia Commons bidez

    Hennig Mankell. Argazkia: Frankie Fouganthin, Wikimedia Commons bidez

Henning Mankell, Kurt Wallander detektibearen istorio errenkadaren sortzailea, hil da, 67 urte zituela, haren argitaletxeak iragarri duenez.

Mankell igande gauean hil zen, Göteborgen, gaixotasun batek jota, Leopard Förlag argitaletxearen arabera.

Wallander detektibearen istorioen 40 milioi ale saldu dira mundu osoan, eta 40 hizkuntzatara itzuli dituzte haren lanak. Euskaraz, esaterako, “Aurpegirik gabeko hiltzailea” (Erein, 2009) irakur daiteke, Juan Mari Mendizabalen itzulpenari esker.

Mankellek 1973an merkaturatu zuen bere lehen eleberria, "Bergsprängaren", eta bi hamarkada geroago heldu zitzaion arrakasta, Wallander detektibea protagonista duen saileko lehen lanarekin.

Eva Bergman Ingmar Bergman zuzendariaren alabarekin ezkonduta zegoen Mankell, eta, Wallanderren istorioak ez ezik, beste hogei bat eleberri, umeentzako hainbat liburu eta antzezlanak ugari ere idatzi zituen.

Irudiaren kredituak: Frankie Fouganthin (Own work) [CC BY-SA 3.0], via Wikimedia Commons)

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Suedia gaur