Itxi

Literatura

Nobel Saria

Svetlana Alexijevitxi eman diote Literaturaren Nobel Saria

agentziak |erredakzioa

Idazle eta kazetari bielorrusiarrak eraman du aurtengo saria, Txernobyli eta II. Mundu Gerrako emakumeei buruz egin dituen lanei esker.

1:14

Svetlana Alexijevitx idazle eta kazetari bielorrusiarrari eman diote 2015eko Literaturaren Nobel Saria, Suediako Akademiak jakinarazi berrri duenez.

Sufrimendu eta kemen garaikideari buruz egin duen lan polifonikoarengatik eman diote saria, akademiaren esanetan.

Txernobyli eta II. Mundu Gerrako emakumeei buruzko literatura erreportajeak dira Alexievitxen lan ezagunenak, eta Sobietar Batasunarekin dute lotura handia. Hala eta guztiz ere, Bielorrusiaren eta Errusiaren egungo egoera ere jorratu ditu azkenaldian.

Alexievitxek Patrick Modianori, iazko Literaturaren Nobel saridunari, hartu dio horrela lekukoa.

2013an Alice Ann Munro kanadarrak jaso zuen saria; 2012an, Mo Yanek; 2011n, Tomas Transtromerrek; 2010ean, Mario Vargas Llosak; 2009an, Herta Mullerrek; 2008an, Jean-Marie Gustave Le Cleziok; eta 2007an, Doris Lessingek.