Itxi

Literatura

Heriotza

Harper Lee 'Urretxindor bat hiltzea' lanaren idazlea hil da

Agentziak | Erredakzioa

Harper Lee estatubatuar idazleak 89 urte zeuzkan. Haren argitaletxeak baieztatu du heriotza.

  • Idazlea George Bushekin batera, 2007an, ekitaldi batean. Argazkia: EFE

    Idazlea George Bushekin batera, 2007an, ekitaldi batean. Argazkia: EFE

Harper Lee idazle estatubatuarra, "Urretxindor bat hiltzea" eleberriaren egilea, hil da, 89 urte zituela, Alabamako hainbat hedabidek zabaldu dutenez.

Monroevillen hil da, Alabaman, jaioterri eta bizileku nagusi izan zuen hirian.

Leek Pullitzer saria irabazi zuen, 1961ean, "Urretxindor bat hiltzea" bere lanagatik. Hain zuzen ere, Robert Mulliganek lan horren zinemarako egokitzapen ospetsua egin zuen, Gregory Peck protagonista zela.

2007an, apoplexia izan zuen idazleak, eta, ordudanik, osasun arazo larriekin ibili da.