Itxi

Literatura

Literaturaren Nobel Saria

Bob Dylan, Nobelaz: 'Saria onartu nahi dudan ala ez? Noski baietz'

Agentziak | Erredakzioa

Hala ere, abeslariak ez du baieztatu banaketa ekitaldian izango den ala ez. "Albisteak hitzik gabe utzi ninduen", esan dio Dylanek Akademiari.

Bob Dylan abeslariak aste honetan erantzun dio Nobel Sarien Suediako Akademiari eta, bertako ordezkariari esan dionez, "ohorea" da berarentzat saria jasotzea. "Albisteak hitzik gabe utzi ninduen", esan dio abeslariak Sara Danius Akademiako idazkariari.

Akademiak ohar baten bidez eman du elkarrizketa horren berri. Bertan azaldu dutenez, Bob Dylan bera jarri da harremanetan Akademiarekin (iragarpena egin ostean lau egunez egon zen Akademia Dylanekin hitz egin nahian, baina ezin).

"Saria jasotzen dudan ala ez? Noski baietz", esan dio Akademiari Dylanek. Horrez hain, saria "ohorea" dela adierazi du.

Hala ere, Bob Dylanek ez du baieztatu abenduko sari-banaketa ekitaldian izango den ala ez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Albisteak