Itxi

Literatura

(H)ilbeltza jaialdia

Ilbeltza, eleberri beltzaren hilabetea Baztanen

Radio Euskadi | Erredakzioa

Euskal nobela beltzaren astea ospatuko dute ibarreko udalerrietan, urtarrilaren 16tik 22ra.

2015ean lehenengo aldiz egin zutenetik, (H)ilbeltza euskal eleberri beltzaren asteak gero eta jarraitzaile gehiago bildu ditu. Horren erakusgarri, aurten hainbat pertsona eta elkartek bultzadatxo ekonomikoa egin diote jaialdiari.

(H)ilbeltza gaur hasiko da, astelehenarekin, Patxi Larrion ?Feriatzaileak?en egileak bere lana aurkezteko emango duen hitzaldiarekin.


Asteazkenean, Anizen, M.A. Elustondok ?Beltz guztiak ez dira bele? solasaldia emango du, bertaratutakoei Gotzon Garateren lana gerturatzeko, eta, ostegunean, Patziku Perurenak ?Hilen xarma? lanean bildutako krimenak aletuko ditu.

Ostiralean, ?Euskal Harriaren ABDak? pelikulan bildutako hainbat film labur proiektatuko dituzte. 26 sortzailek zientzia-fikziozko, beldurrezko eta fantasiazko filmak egin dituzte, lan kolektibo horretarako.

Larunbat goizean, politikako gertakizunetatik eratorritako argumentuak proposatuko dituzte, mahai inguru batean, eta, arratsaldean, Itxaro Bordak, Miren Gorrotxategik, Ander Odriozolak eta Eneko Aizpuruak beren lan berriak aurkeztuko dituzte. Azken horrek Donostiako kultura hiriburutzaren inguruko lan parodikoa idatzi du.

Larunbat gauerako, Erratzuko tabernetan ?Susmagarrien gaua? antolatu dute, igandean bertso trama izango da Lekarozen, Andoni Egaña, Julio Soto, Onintza Enbeita eta Alaia Martinen eskutik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baztan albisteak