Itxi

Literatura

Bob Dylan

Dylanek Nobel saria jasotzeko hitzaldian plagioa egin zuela salatu dute

Agentziak | Erredakzioa

“Slate” aldizkariaren arabera, kantautoreak Sparknotes webgunetik hartutako hainbat txatal erabili zituen saria onartzeko hitzaldian.

  • Ekainaren 4an Nobel saria jasotzeko hitzaldian plagioa egin zuela salatu dute. Argazkia: Efe.

    Ekainaren 4an Nobel saria jasotzeko hitzaldian plagioa egin zuela salatu dute. Argazkia: Efe.

Bob Dylanek ekainaren 4an Literaturaren Nobel saria jasotzeko hitzaldian plagioa egin zuela salatu dute, saio horretan Sparknotes webgunetik hartutako esaldiak erabili zituela argudiatuta.

“Slate” estatubatuar aldizkariko kazetari batek egin du salaketa, Dylanek “Moby Dick” eleberriari, erreferentziatzat duen obra bati, buruz hitz egiteko orduan erabili zituen hitzak aztertutakoan.

Andrea Pitzer kazetariak “Slate” aldizkarian azaldu duenez, Dylanek erabili zituen hainbat esaldi ez dira eleberrian agertzen, baina Sparknotes webgunean egindako eleberriaren laburpenekoen antza dute. Ikasleei azalpenak eta liburu askoren laburpenak eskaintzen dizkien webgunea da Sparknotes.

“Moby Dick deskribatzeko erabiltzen dituen 78 esaldietatik hamabik Sparknotesen agertzen direnekin antz oso handia dutela erakusten du azterketa azkar batek”, dio kazetariak.

Ez Dylanek ez haren diskoetxeak ez dute adierazpenik egin horren aurrean, eta estatubatuar aldizkariak unibertsitateko hainbat irakaslerengana jo du horien iritziaren berri jakiteko. Aldeko eta kontrako iritziak batu dituzte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Nobel sariak