Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Premios Euskadi de Literatura 2017: Urretabizkaia, Serrano y Aramburu

Literatura

Golardoak

Urretabizkaia, Serrano eta Aramburu, Euskadi Literatura Sariak 2017

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/09/29

Hain zuzen ere, 'Bidean Ikasia', 'Linbotarrak' eta 'Patria' izan dira saritutako lanak.

  • 'Linbotarrak', 'Patria' eta 'Bidean Ikasia', liburu irabazlea. Argazkia: EiTB

    'Linbotarrak', 'Patria' eta 'Bidean Ikasia', liburu irabazlea. Argazkia: EiTB

    'Linbotarrak', 'Patria' eta 'Bidean Ikasia', liburu irabazlea. Argazkia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Arantxa Urretabizkaia, Asier Serrano eta Fernando Aramburu idazleek irabazi dute aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Euskarazko Saiakera, Euskarazko Literatura eta Gaztelaniazko Literatura sailetan. Hain zuzen ere, Bidean Ikasia, Linbotarrak eta Patria liburuengatik jaso dituzte golardoak.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak eman dituzte ezagutzera irabazlean, Gasteizko Ignacio Aldecoa liburutegian egindako prentsaurreko batean. Urretabizkaia eta Serrano ere izan dira agerraldian, baina Aramburu ezin izan da joan.

Epaimahaiak azaldu duenez, Arantxa Urretabizkaiak "tamalez, pil-pilean dagoen gai bati heldu dio" Bidean Ikasia liburuan: Hondarribiko alardea. "Arazoa barrutik eta bere ondorio larri guztiekin ezagutu duenaren lekukotza eskaintzen du, askotan entzun dugun eta harritu gaituen esaldi bati erantzuna eskainiz: 'Zu ez zara hemengoa eta ez ezin duzu ulertu zer gertatzen den'".

Kronika eta lekukotza lazgarria eskaintzen du Urretabizkaiak liburuan, alarde parekidearen hastapenetatik hasita euskal gizartearentzat modu ulertezinean hogei urtez luzatu den auziari buruz, berdintasunaren aldeko borroka kontatuz eta askotan tradizioari zaion atxikimendu irrazionalaren testuinguruan txertatuz gertaerak.

Asier Serranori (Linbotarrak) dagokionez, epaimahaiak dio egilea "sinbolo eta irudien berariazko sare bat ehunduz" doala olerkietan zehar, "bildumari batasun berezia eta izaera ahaltsua ematen diona". "Linbotarren irudiaren hariak osotasunaren aberastasuna indartzen duen arren, horrek ez du galarazten olerki bakoitzaren argudio eta garapen autonomoak, kultura garaikideko esparru anitzetik edaten baitute poemek: musikatik, artetik, bizipen intimoetatik, literaturatik".

"Oreka miragarria dago iruditeria surrealistaren eta poemen ulergarritasunaren artean: poeta, begirada aratz baten jabe izaki, oso trebea azaltzen da hizkuntzaren aberastasunak ausarki esploratzean, baina inoiz ere haria galdu gabe eta irakurlearekin ezartzen duen komunikazio sakona kaltetu gabe", gaineratu du.

Azkenik, epaiahaiaren arabera, Patria Fernando Arambururen lanak "harritu egin gaitu, erakusten duen anbizioagatik eta azken berrogei urteotako euskal gizartea zehaztasun handiz irudikatzen duelako". "Eleberri honetan, Aramburuk narrazio-tresnak oso ongi ezagutzen dituela erakusten du; nahiz eta historiak pertsonaia ugari dituen eta urte askoko historia den, tramaren erritmoa arina da, eta familia protagonisten gaineko interesa ez da une batean ere ahultzen".

"Epaimahaia ere poztu egin da Patria lanak oso harrera ona izan duelako; izan ere, erakusten du kalitateko literatura kritikoak oraindik transzendentzia soziala duten eztabaidak eragin ditzakeela eta gure historia hobeto ezagutzen lagundu dezakeela", erantsi du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena