Itxi

Literatura

Argitalpena

Autobiografia eta harria, 'Erlea' berriaren ardatz

Bernardo Atxagak zuzentzen du. Ale bakarra kaleratuko da aurten eta hau izango da seguraski aurrerantzean honen erritmoa.

  • Bernardo Atxaga eta Andres Urrutia, 'Erlea' aldizkariaren aurkezpenean. Argazkia: EITB

    Bernardo Atxaga eta Andres Urrutia, 'Erlea' aldizkariaren aurkezpenean. Argazkia: EITB

Erlea aldizkariaren seigarren alea aurkeztu du Euskaltzaindiak. Bernardo Atxagak zuzentzen duen literatur aldizkariaren zenbaki berri honek bi gai ditu ardatz: autobiografia eta harria. Irudiaren arduradunak oraingoan, Gorka Salmerón argazkilaria eta Jon Zabaleta marrazkilaria izan dira.

Erlearen ale bakarra kaleratuko da aurten eta hau izango da seguraski aurrerantzean honen erritmoa. 24 lagunek parte hartu dute seigarren ale honetan, besteak beste, Uxue Apaolaza, Miren Azkarate, Ramón Etxezarreta, Josemari Iturralde, Maialen Lujanbio, Juan Ramon Makuso edota Arantxa Urretabizkaiaren testuak aurkituko ditugu bertan.

Lehen aldia da, hori ez baita bere helburua, berri bat ematen dena aldizkari honetan, bada bere eskutan, ezagunak ez diren, argitara gabe dauden Borgesen hitzaldi batzuen grabazioa eta horren berri ematen du Erleak.

Ardatz baten inguruan egituratu ohi da aldizkaria 6. Ale hau bi ardatz nagusiren jiran dabil autobiografiak eta harria: Borgesen inguruko berri honek badu autobiografiarekin zerikusia ere.

Autobiografia eta harria zenbaitetan uztartuta datoz elkarrizketa berean esatebaterako, baina Erleak ohi bezala beste eduki batzuk ere proposatzen ditu, artikuluak, ipuinak, poemak edota objektuen bidezko elkarhizketa, honetan Xabier Kintanari egiten zaio galdeketa eta bat baino gehiago harrituko da honek hautatu dituen objektu eta piztirekin…
Egilearentzat azkena izaten da beti hoberena, oraingoan ere bai.

Andres Urrutiak euskaltzainburuak irakurleari gonbitea luzatzen dio ale honetan ere aurki dezan non egiten den erlearen aipua.