Itxi

Musika

Musiketan

Andy McKee gitarrista Iruñean eta Bilbon arituko da asteburuan

Erredakzioa

Kansaseko artistak perkusio tresnatzat ere erabiltzen du hari instrumentua. Baluarten ostiralean eta BBK Aretoan igandean egongo da hori erakusten.

Baluarteko Ganbera Aretoak Musiketan 2014-2015 zikloko hirugarren kontzertua hartuko du ostiralean, hilak 19, 20:00etatik aurrera. Andy McKee gitarra akustikoaren estatubatuar maisua izango da protagonista emanaldi honetan.

Bi egun geroago, igandean, bira Bilbora helduko da, BBK Aretora. Bizkaiko hiriburuko emanaldia ere 20:00etan hasiko da.

Andy McKeeren (Topeka, Kansas, 1979) arrakastaren atzean bi arrazoi nagusitzen dira: musika industriaren aldakortasuna, batetik, eta berrikuntzaren bila doan publikoaren ekina, bestetik. Denbora gutxian, Youtube atariko ikusi eta gustukoenen zerrendako lehen postuetan kokatu ditu bere lanak McKeek, eta, ondorioz, mundu osoko aretoak bete eta bete ari da birarik bira.