Itxi

Musika

Kontzertua

Joan Baez abeslari estatubatuarra Iruñean arituko da gaur

Erredakzioa

Hala, Baezek Iruñean ekingo dio 'An Evening With Joan Baez' deitutako birari, eta Estatuan Bilbon, Bartzelonan, Madrilen, Gijonen eta Santiagon ere izango da.

Iruñean arituko da gaur, igande, Joan Baez artista estatubatuarra Baluarten. Nafarroako hiriburuko kontzertua, Bilbon iragarritako emankizunari (17an Bilboko Euskalduna Jauregian) gehitu zitzaion orain aste batzuk.

Hala, Baezek Iruñean ekingo dio 'An Evening With Joan Baez' deitutako birari, eta Estatuan Bartzelonan, Madrilen, Gijonen eta Santiagon ere izango da.

Gainera, urtarrilaren 13an ‘Diamonds and Rust In The Bullring’ zuzeneko diskoa berrargitaratu zuen. Vista Alegre Bilboko zezen plazan 1988ko uztailaren 1ean eginiko emanaldiak osatzen du disko hori.

Kontzertu horretan, bere kantu arrakastatsuenez gain, Bob Marley, The Beatles, Leonard Cohen eta beste zenbait musikari eta talderen kantuak ere abestu zituen Baezek. Are gehiago, “Txoria txori” Mikel Laboaren kantuarekin ere ausartu zen.

re ausartu zen.