Itxi

Musika

Bilbo

Barrokoari begiratuko dio Musika-Musicak, Haendel eta Bachen bidez

Erredakzioa

Martxoaren 6, 7 eta 8an, 75 kontzertu izango dira Euskalduna Jauregian. Sarrerak 6, 8 eta 10 euroan daude salgai.

  • Beethoven eta Brahms izan ziren joan den urteko edizioaren protagonistak. Argazkia: Bilbao 700.

    Beethoven eta Brahms izan ziren joan den urteko edizioaren protagonistak. Argazkia: Bilbao 700.

Haendel eta Bach Barrokoaren jenio handiak izango dira Musika-Música 2015 Bilbon martxoaren 6an, 7an eta 8an egingo den jaialdiaren protagonistak. Bilbao 700 Fundazioak antolatuta eta Bilboko Udalak babestuta, musika klasikoaren jaia Euskalduna Jauregiak hartuko du beste behin ere, ‘Haendel & Bach Pasioz beterik’ izenburupean.

Musika-Música jaialdiaren hamalaugarren edizio honek XVIII. mendeko lehenengo erdiko musikaren bilakaera eta maila erakusten dizkiguten musikari hauek hartuko ditu gogoan. Bizitzaren alderdi ugaritan bat egin zuten, izan ere, biak alemaniarrak ziren, urte berean (1685) jaiotakoak, erlijio-fede bera zuten eta bizitzaren amaieran itsu geratu ziren. Hala ere, haien obrak oso desberdinak dira.

Haendelen musika, alaia eta kosmopolita izateaz gain, jauregietan jotzeko prestatuta zegoen, eta harrera ona eduki zuen publikoaren aldetik. Bachen kasuan, berriz, haren obra urriagoa da eta seriotasunez zipriztinduta dago, ordenaz eta jakinduriaz beteta. Gainera, haren lanaren aitorpena hura hil eta ehun urtera heldu zen.

Jaialdiaren edizio honetan, artista profesionalen 75 kontzertu eskainiko dituzte, eta sarrerak 6, 8 eta 10 euroan izango dira salgai. Musika ez ezik, ikasleentzako antzerki saioak, hitzaldiak eta beste egongo da.

Sarrerak bihar jarriko dira salgai Bilbao 700 Fundazioaren egoitzan, Kutxabankeko orotariko kutxazainetan eta webgunean eta Euskalduna Jauregiko leihatiletan.