Itxi

Musika

76. Musika Hamabostaldia

Jesus Mari Lazkano, itsaso zakarretik Musika Hamabostaldira begira

N.V, | eitb.eus

Jesus Mari Lazkano (Bergara, 1960) artistak egin du Donostiako Musika Hamabostaldiaren datorren ediziorako (2015eko abuztuak 1-30) kartela. Itsaso harrotuaren gainean, biolin-arku bat erakusten du.

04:50

Jesus Mari Lazkano gipuzkoar artistak egin du Donostiako Musika Hamabostaldiaren datorren ediziorako (2015eko abuztuak 1-30) kartela, eta itsaso zakarra eta, haren gainean, biolin-arku bat paratu ditu musika ikuskizuna iragartzeko irudian.

"Kartelak kontrakoen arteko topaketa bilatzen du. Itsasoaren indarkeriak arkuaren arintasunarekin sortzen duen kontrastea. Haizeak itsasoa astintzen du. Musika dakarkigun haizea da; deskubritu beharreko soinu berriak iradokitzen dizkiguna. Biolinaren arkua, bere aldetik, fina da, sotila, gure sormena bideratzeko balio duen tresna, errealitatearen beste maila batera garamatzana", esan du Lazkanok.

Jesus Mari Lazkano (Bergara, 1960) EHUko Arte Ederren Fakultatean trebatu zen, eta 1985etik Pintura irakaslea da unibertsitate horretan bertan. Bere karrera artistikoa irakasle-lanarekin batera darama.

"Azken kartelaren aurreko zirriborroetan, nolabait ere, musikaren gertaerari berari lotzen gaituzten elementuak erabili nituen. Ohiko musikari-atrilarekin hasi nintzen. Aldi berean, beste bertsio bat egin nuen tuba batekin, letoiaren koloreak erabiliz horretarako… baina elementu haiek denak agerikoegiak ziren, eta zuzenegia zen kartela ematen zuten emaitza legez. Horren ondorioz, nahiago izan nuen ideia sotilago batekin jokatu, zeharkako ideia batekin, atea zabalik utziz hausnarketari eta emozioei", adierazi du.

Jesus Mari Lazkanok banakako erakusketa asko egin ditu Ameriketako Estatu Batuetan, Suitzan, Indonesian, Espainian, Italian… eta kartel honekin Hamabostaldiaren irudi ofiziala sortu duten artisten zerrenda luzean sartzen da: Eduardo Chillida, Vicente Ameztoy, José Luis Zumeta, Cristina Iglesias…

Musika Hamabostaldia kartela Jesus Mari Lazkano

width="600" />