Itxi

Musika

Uztailaren 11n

Bob Dylanek Donostian emango duen kontzerturako sarrerak, salgai

N.V. | eitb.eus

Estatubatuar musikari mitikoak uztailaren 11n Donostia Arena 2016 pabiloian egingo duen emanaldirako sarrerak 58,80, 79,40 eta 89,70 euroan eros daitezke.

Salgai daude dagoeneko Bob Dylan estatubatuar kantautoreak Donostia Arena 2016 pabiloian uztailaren 11n emango duen kontzerturako sarrerak.Txartelon prezioa 58,80, 79,40 eta 89,70 euroan eros daitezke. Harekin batera, Andres Calamarok joko du, artista gonbidatu gisa.

Bob Dylanek, "Like a Rolling Stone", "Just Like a Woman", ""Knockin' on Heaven's Door" edo "Hurricane" rockaren abesti historikoen egileak, Shadows in the night diskoa merkaturatu du, hiru urtean kaleratutako lehenengoa. Lan horretan, bere garaian Frank Sinatrak grabatu zituen hamar kantu bildu ditu Dylanek, Sinatrak 1950eko hamarkadan grabatu zituen estudio berean jasotakoak.

Aurretik argitaratu zituen bost diskoak bere ibilbide luzeko onenetakotzat jo dituzte mundu mailako kritikariek, eta artista estatubatuarrak arrakasta lortu du ostera ere. 125 milioi disko saldu ditu Dylanek ibilbide osoan.

Horrela, Minnesotakoak Euskal Herria bisitatuko du berriro (2012ko uztailean kontzertua eskaini zuen Guggenheim Bilbao Museoaren kanpoaldean), eta Donostia Arena 2016 pabiloian joko du oraingoan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Donostia