Itxi

Musika

Musika Hamabostaldia

'Tosca' opera Kursaalen, Ainhoa Artetaren eskutik

Agentziak | Erredakzioa

Ostegun eta larunbat honetan egingo dituzte emanaldiak, 19:00etan.

0:59

Giacomo Pucciniren 'Tosca' opera ikusgai izango da egunotan Donostiako Kursaalen, Ainhoa Artetaren eskutik. Horrekin batera, OSE Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Easo abesbatza izango dira taula gainean. Musika Hamabostaldiaren 76. edizioaren baitan eskainiko dute ikuskizuna, ostegun eta larunbat honetan.

'Tosca' lañaren ikuskizuna berezia izango da; izan ere, 50 urte baino gehiago daramatzate Donostian antzeztu gabe. Bartzelonako Liceuaren Gran Teatre, Sevillako Maestranza Antzokia eta Argentinako Salas del Arenalen produkzioa da. Miguel Angel Gomezek zuzenduko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Emanaldiak 19:00etan izango dira, hilaren 13an eta 15ean.