Itxi

Musika

‘Jabari publikokoa’ da

Ravelen 'Boleroa' denona da jada

eitb.eus

Lapurtar konpositoreak Parisen 1928an estreinatutako lanaren gaineko egile eskubideak bukatu egin dira.

Parisko Garnier operan estreinatu eta 88 urtera,, Maurice Ravel (Ziburu, 1875- Paris, 1937) konpositoreak orkestrarako sortutako mugimenduaren egile eskubideak amaitu egin da, eta lapurtarrarena jabari publikoko lana da dagoeneko.

Frantziako legearen arabera, egileek lanen gainean dituzten eskubideak 70 urtez babestu ahal dira gehienez, eta, bi mundu gerren iraupena konpentsatzeko zortzi urte gehitzen direla kontuak hartuta, Ravelen lana, munduan gehien interpretatzen denetako bat, jabari publikokoa da dagoeneko.

Laurent Petigirard Frantziako Musika Egile, Konpositore eta Editoreen Elkartearen presidenteak AFP agentziari esan dionez, “10 minutuan behin jotzen da Boleroa munduan, nonbait”.