Itxi

Musika

kontzertua

Guns N' Roses-ek San Mamesen joko du maiatzaren 30ean

eitb.eus

AEBko taldea nazioarteko biraren baitan Bilbon, Bizkaiko Aldundiak sustatua. Foru erakundea estadioa erabiliko duen lehen aldia da.

Guns N’Roses Bilbon izango da 2017ko maiatzaren 30ean, EiTBk jakin ahal izan duenez. Axl Roseren taldeak San Mamesen joko du eta emanaldiak Bizkaiko Diputazioaren babesa izango du.

Lehen aldia izango da San Mames berriak kontzertu bat hartzen duela. Bizkaiko Foru Aldundiak futbol estadioaren eraikuntzan parte hartu zuen, instalazioak erabilera publikoa izatearen truke.

Sarrerak 99 eta 149 euro artean jarriko dituzte salgai.

Hogei urte eta gero Axl Rose eta Slash berriro elkartu direla ospatzeko, taldea "Not in this lifetime..." mundu osoko bira egiten ari da kontzertuak ematen.

Talde estatubatuarra 2006an ere izan zen Bilbon, BBK Live jaialdian.