Itxi

Musika

Kontzertu-instalazioa

'Y entonces viniste a robarme el alma' aurkeztuko du Arriagak

eitb.eus

Calixto Bieito zuzendari artistiko berriaren agindupean Arriagak eginiko lehen ekoizpena urtarrilaren 10ean estreinatuko dute.

Arriaga Antzokiak Y entonces viniste a robarme el alma kontzertu-instalazioa aurkeztuko du urtarrilaren 10ean, asteartearekin, 20:00etan, lehen egunetik bere zigilu estetikoa agerian utziko duen Calixto Bieitoren ardurapean eginiko lehen ikuskizuna.

Y entonces viniste a robarme el alma Arriaga Antzokiaren ekoizpena emakumezkoek sortutako ikuskizuna da, eta emakumezkoek betetzen dituzte paperik garrantzitsuenak. Rebecca Ringst diseinatzaile eszeniko aleman ezagunaren sorkuntza lanak, egileak berak zuzendutakoak, Bettina Auer herrikidearen dramaturgia du. Ikus-entzuleek Richard Wagner, György Ligeti eta Alban Berg artisten musikaren harribitxiak gozatzeko aukera izango dute bertan, antolatzaileen hitzetan, emakumezkoen bi ahotserako, abesbatzarako, hari laukoterako eta pianorako egokituta, musika elektronikoaren soinu-koltxoiarekin.

Ausrine Stundyte soprano lituaniarrarekin eta Kathrin Wehlisch antzezle alemanarekin batera, Andrej Hovrin piano-jotzaileak eta bi euskal musika taldek hartuko dute parte: Alegría4k, 16 abeslarik osatutako ahots taldeak, eta bi biolin, biola eta txeloa dituen BIOS Laukoteak.