Itxi

Musika

Bizkaiko Aldundia

Irekita dago Guns N' Roseserako sarreren zozketan izena emateko epea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Martxoaren 21ean, Bizkaiko Aldundiak 125 sarrera zozkatuko ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiak 125 sarrera zozkatuko ditu Guns N' Roses taldeak maiatzaren 30ean San Mamesen eskainiko duen kontzerturako. Notario aurrean egingo dute zozketa, martxoaren 21ean, eta parte hartu nahi dutenek webgune baten bidez eman behar dute izena martxoaren 14ko 14:00ak baino lehenago.

Bizkaian bizi diren pertsona guztiek parte har dezakete zozketan. Pertsona fisiko bakoitzak behin bakarrik eman dezake izena, hots, pertsona bakoitzak zenbaki bakarra izan dezake zozketan parte hartzeko.

Zozketa ordenagailuz egingo da, eta Internet bidez emango da emaitzen berri, bizkaia.eus webgunean.

Sarreren esleipena ere, bizkaia.eus webgunean argitaratuko da, eta zozketan parte hartzeko betetako inprimakian adierazitako helbide elektronikoaren bidez jakinaraziko zaie. Datuak telefonoz egiaztatuko dira.