Publizitatea
X

Irratia zuzenean

2017 honetan, ez dute Tres Sesenta Iruñeko jaialdia egingo

Musika

Iruñea

Aurten ez dute Tres Sesenta jaialdia egingo

Agentziak | Erredakzioa

2017/03/16

Musika jaialdiaren antolatzaileek geldialdi bat egingo dute berori berriz diseinatu eta 2018an itzultzeko, bost urtez ospatu eta gero.

  • Belako taldea aritu da, besteak beste, Tres Sesenta jaialdiko aurreko edizioetan

    Belako taldea aritu da, besteak beste, Tres Sesenta jaialdiko aurreko edizioetan

    Belako taldea aritu da, besteak beste, Tres Sesenta jaialdiko aurreko edizioetan
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Tres Sesenta azken bost urteetan Iruñeko Ziutadelan egin duten jaialdiak “urte sabatikoa” hartuko du 2017an, “berriz diseinatu eta datorren urtean itzultzeko”.

Get In, Esmerarte eta In & Out enpresa antolatzaileek eman dute erabakiaren berri, eta aurten, beraz, ez da errepikatuko aurreko urteetan hainbat artista eta musikari Iruñera erakarri dituen jaialdia: Andres Calamaro, Vetusta Morla, Berri Txarrak, Pet Shop Boys, Amaral, Belako, Love of Lesbian, Loquillo, Lori Meyers, Supersubmarina, El Columpio Asesino…

Enpresetako ordezkariek azaldu dutenez. “Tres Sesentak ziklo bat bete du, eta aurten atseden hartu behar du, hausnarketa egin eta 2018ri begira berriz antolatzeko”. Urte horretako edizioan lanean ari dira dagoeneko, “programa ildo berriekin eta erakundeen aldetik laguntzak lortzeko helburuarekin, epe berri eta zirraragarri bati ekiteko”.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Iruñea gaur

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena