Itxi

Musika

Opera

Arke konpainiak 'L’ elisir D’Amore' opera taularatuko du Gasteizen

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztar taldeak ostiralean, larunbatean eta igandean erakutsiko du, Printzipal antzokian, opera komikoaren bere bertsioa.

Arke arabar konpainiak ‘L’Elisir D’Amrore’ Gaetano Donizettiren lan nagusietakoa taularatuko du ostiralean hasi eta igandera arte, Printzipal Gasteizko antzokian.

Arke kultura Elkartea 2015ean sortu zuten musika eta arte eszenikoen arloetako hainbat profesionalek, eta, ibilbide horretan, bi proiektu garatu dituzte: “Baserria” (Jesus Guridi) 2015ean, eta “Txirula magikoa” (Mozart), iaz.

Oraingoan, XIX. mendeko opera Ipar Euskal Herriko herri txiki batean girotu dute, eta, bertan, Nemorino baserritar lasaiaren nondik norakoak kontatzen dituzte, Adina burges aberats eta apetatsuarekin ezkontzen denetik aurrera.

Iker Sancez Silva da musika zuzendaria, eta Mikel Gomez de Segura eta Josean de Miguel eszena zuzendariak, eta Gasteizko Ganbera Orkestra eta Nurat eta Samaniego abesbatzak jardungo dira.

Ostiral-larunbatetan (20:30) eta igandean (18:00) ikusi ahalko da opera.