Itxi

Musika

Jazz jaialdia

Stanley Clarkek Robben Ford ordezkatuko du Gasteizko jazzaldian

Agentziak | Erredakzioa

Estatubatuar baxu-jotzaileak hartuko du gitarristaren lekua uztailaren 12an, azken horren ordezkari berriak Europako bira osoa bertan behera utzi eta gero.

Stanley Clarke baxuaren maisuak ordezkatuko du, Gasteizko Jazzaldiaren 41. edizioan, Robben Ford gitarrista, horren ordezkari berriak uda honetarako Europan hitzartuta zeukan bira osoa bertan behera utzi eta gero.

Gasteizko jazz jaialdiaren arduradunek gaur iragarri dute aldaketa, eta, ondorioz, uztailaren 12ko kontzertua Larry Carltonek ireki eta Clarkek itxiko du.

Horrela, Stanley Clarke Gasteizera itzuliko da, 1984an Miroslav Vitous kontrabaxu-jotzailearekin eta 2009an SMV Marcus Miller eta Victor Wootenekin egindako proiektuaren emanaldian Mendizorrotzan jo eta gero.

Antolatzaileek aurreratu dute sarrerak edo bonuak erosi dituztenei dirua itzuliko dietela, aldaketarekin ados ez badaude.

Uztailaren 11tik 15era egingo dute Gasteizko 41. Jazzaldia.