Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Mark Lanegan eta Tyler Bryant, Guns N’ Rosesekin batera Bilbon

Musika

Artista gonbidatuak

Mark Lanegan eta Tyler Bryant, Guns N’ Rosesekin batera Bilbon

N.V. | eitb.eus

2017/04/04

Screaming Trees taldean aritu zen estatubatuar musikariak eta Tyler Bryant Texasko abeslari eta gitarristaren taldeak irekiko dute Los Angelesko talde mitikoaren kontzertua San Mamesen.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Guns N’ Rosesek iragarri duenez, Mark Lanegan eta Tyler Bryant izango dira beren gonbidatuak, maiatzaren 30ean San Mames estadioan eskainiko duten kontzertuan.

Talde mitikoak “Not in this lifetime” biraren barruan eskainiko du Bilboko kontzertua, eta, hainbat urteko ezadostasunen ondoren, bere formazio klasikoko hiru kide, Axl Rose, Duff McKagan eta Slash, elkarrekin arituko dira.

Europako birako gainerako kontzertuetan, beste hainbat talde izango dituzte losangelestarrek lagun giroa berotzen: Royal Blood, Phil Campbell & The Bastard Sons, Pretenders, Wolfmother, Backyard Babies, Biffy Clyro, The Darkness eta Michael Monroe.

Kontzertua, San Mames berriak hartuko duen lehenengoa, maiatzaren 30ean izango da, eta sarrerak daude oraindik salgai.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena