Itxi

Musika

Heriotza

Maria Luisa Ozaita musika konpositorea hil da

Agentziak | Erredakzioa

Atzo zendu zen, Madrilen, pianista, klabezinista, musikologo, zuzendari eta konpositorea; Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea zen.

Maria Luisa Ozaita bizkaitarra, emakumeek eginiko musika zabaltzen aitzindaria eta, 1989an, Emakumeak Musikan Espainiako Elkartearen sortzailea, bart hil da, Madrilen, 77 urte zituela.

Ozaita konpositore ospetsua izan zen, baita pianista, klabezinista, musikologo, zuzendari eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea ere.

Fernando Remacha nafar konpositorearen ikaslea izan zen Ozaita, eta ibilbide luzea egin zuen musikagile gisa, artikulugintzan eta pedagogiaren eremuan.

Europan eta Ameriketan kontzertuak eskaini zituen, errepertorioan J.L. Rodrigo gitarristaren edo Dimitar Furnadjiev txelistaren lanak sartuta, eta denetariko emanaldietan hartu zuen parte.

Egun, Emakumeak Musikan 1989an sortu zuen elkartearen ohorezko presidentea zen, eta berorren bidez emakumezkoek musikagintzan zuten tokia zabaltzen saiatzen jarraitzen zuen, baita emakumezko musikarien lanak ezagutarazten ere.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Barakaldo